Hezkuntza kritikoa eta eraldatzailea. Esparru teoriko-pedagogikoa...

Hezkuntza kritikoa eta eraldatzailea. Esparru teoriko-pedagogikoa...

“Hezkuntza kritikoa eta eraldatzailea. Esparru teoriko-pedagogikoa...” izeneko liburua gida bat da,   bigarren hezkuntzako ikastetxeetan ikasleak subjektu kritiko eraldatzaile gisara eraikitzeko interesa duten irakasleentzat; horretarako, elikadura-subiranotasunaren gaia jorratzen da, generoaren ikuspuntutik.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Esparru teoriko eta pedagogiko horrek hezkuntza-eredua osorik pentsatzeko proposamen bat egiten du. Hezkuntza kritiko eta eraldatzailearen ikuspuntutik, bi erreferentzia-iturri nagusi berreskuratzen dira: pedagogia kritikoen tradizioa eta hezkuntza herrikoia. Proposamen horrek irakasleei eta ikasleei ematen die protagonismoa, horiek baitira hezkuntza-ekintzaren erdiguneko subjektuak; aldi berean, ordea, toki bat aitortzen die ikastetxeek bere lurraldean dituzten gainerako hezkuntza- eta gizarte-eragileei ere, elkarri eragiten dioten heinean. Gainera, soziala eta kulturalki esanguratsua izango den curriculum batekin lan egitearen garrantzia azpimarratzen du, ikasleak errealitatea ulertzeko eta horren gainean jarduteko gai izan daitezen. Laburbilduz, eredu hori kontzientzia etiko, kritiko eta eraldatzaile baten inguruan egituratzen da, hortik abiatuta sendotzeko justizia sozialeko eta berdintasuneko ereduak sortzearekiko konpromisoa.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2017
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak


Lantzen diren gai nagusiak

  • Elikadura-subirautza eta nekazaritzako elikagaien sistemak
  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
  • Feminismoa / Genero Ekitatea
  • Kontsumo arduratsua/bidezko merkataritza

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Marko pedagogikoa

    Gomendatutako adina

    • 12tik 16 urtera
    • 16tik 18 urtera
    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara
    • catalán

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa:

    ERABILGARRITASUNA

    http://publicaciones.hegoa.ehu.es/es/publications/373

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.