Funtzionamendua: Funtzionamendua: Catálogo de Recursos educativos de las ONGD de Euskadi

FUNTZIONAMENDUA

Euskadiko GGKEen Koordinakundea 1988an sortu zen, helburu zituela lankidetza, gogoeta, eztabaida eta lan egitea, kide diren GGKEen jardunbideak ahalik eta koordinatuenak, koherenteenak, egokienak eta begirune handienekoak izan daitezen.

Web-orri honetan, Euskadiko Koordinakundeko kide diren GGKEek sortutako hezkuntza-materialetatik aukera zabala jaso eta hezkuntza-entitateen zein herritarren eskura jarri dira, era argi eta errazean.

Informazioa modu ordenatuan emateko eta baliabide, jarduera nahiz materialen bilaketa errazteko asmoz, proposamen didaktikoak sailkatuta ageri dira, adinaren eta zikloen arabera (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak, helduak eta adin guztietakoak), eta gaika ere bai. Ezarritako iragazkiak lagungarriak dira bilaketa zehazteko eta nahi diren materialak hobeto aukeratzeko.