HELBURU: Emakumeak eta Neskak Afrikan

Erakusketa osatzen duten 15 argazkiek (100 x 70 cm-koak, gutxi gorabehera) jasotzen dute Afrikako emakume eta neskatilek zer ekarpen egin duten GIHen lorpenean, Gazteak eta Garapena taldea Saharaz hegoaldeko Afrikan gauzatzen ari den proiektuen bidez; kameraren objektiboak Benin, Kongo, Etiopia, Ghana eta Hegoaldeko Sudanen jarri du begirada. Argazki-oinak ere baditu, euskaraz eta gaztelaniaz, baita informazio-triptikoak ere.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Sentsibilizazio-materiala, adin guztietako jendeari zuzentzen zaiona. Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko roll-upen erakusketarekin osatzen da. Afrikako herrialde horietan (non presentzia aktiboa dugun) emakumeen eskubideen egoera zein den eman nahi du ezagutzera.

Emakumeek eta neskatilek bazterkeria eta indarkeria jasaten dute oraindik mundu osoan; munduko biztanleria analfabetoaren bi heren emakumezkoak dira. 500 mila emakumetik gora hiltzen dira urtean, haurdun daudela edo erditzean. Munduko lau neska nerabetik batek indarkeria fisikoa pairatu du inoiz. 2016an, Gazteak eta Garapena taldeak lankidetzako 43 proiektutan parte hartu zuen 24 herrialdetan. Ekintza horien artean, 21 Saharaz hegoaldeko Afrikan gauzatu ziren. Genero-berdintasuna beharrezko oinarria da bidezkoa, oparoa eta iraunkorra izango den mundu bat lortzeko. Horretarako, emakumeak eta neskatilak gure lankidetzaren funtsezko xedeak dira. Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen bidez, egoera hori aldatu nahi da mundu osoan, 2030. urtea baino lehen, inor atzean utzi gabe, eta Afrikako neskatilak eta emakumeak aintzat hartuz.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2018
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Koadroak zintzilikatu ahal izateko areto bat, horiek ipintzeko kakoz hornitua. Zentroaren ardura da argazki-erakusketa lekualdatzea

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak


Lantzen diren gai nagusiak

  • Garapen iraunkorrerako helburuak
  • Kulturartekotasuna
  • Balio solidarioetan oinarritutako hezkuntza
  • Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Erakusketa / bisita gidatuak

    Gomendatutako adina

    • 12tik 16 urtera
    • 16tik 18 urtera
    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa:

    ERABILGARRITASUNA

    GGKEari materiala eskatu

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.