Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak
Herritargo kritikoa eta eraldaketa sozialerako aktiboa izango dena sustatzea, bere kabuz eraldatzailea den ekoizpen prozesu baten bidez eta gai sozialen inguruan salatu, eztabaidak bultzatu, informatu edo hezi dezaketen lanak sortuz.Hezkuntza formalaren esparruan, eskuliburu hau erreferentzia-puntu gisa erabil daiteke lehen mailetako ikus-entzunezko komunikazioko ikasleentzat, bai eta kazetaritzako, publizitateko edo zinemako ikasleentzat ere. Hezkuntza ez-formalaren esparruan, eskuliburu honek gida gisa balio du, zerbait kontatzeko duten eta ezinbesteko trebetasunak ere eskas dituzten pertsonentzat. Izan ere, gaian asko sakontzen ez badu ere, behar diren pauso guztiak eskaintzen ditu.
Xehetasunak
- Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
- 2019
- Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
- HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
- Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
- BAI
Ez da ezinbestekoa eskuliburua erabiltzeko inongo materialik izatea. Baina komenigarria da grabazio-ekipo bat izatea (soila bada ere), eskuliburuak eskaintzen dituen ezagutzak praktikan jartzeko. Ekipo zehatzik aipatzen ez denez, telefono mugikorretara ere egokitu daiteke.
Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrakEskola baten testuinguruan erabil daitekeen liburua da (irakasleen parte-hartzea eskatzen du), baina autoikaskuntza-prozesu batean ere erabil daiteke. Alegia, pertsona batek bere kabuz berrikus dezake eskuliburua, edukiak barneratzeko.
Lantzen diren gai nagusiak
- Gizartea Eraldatzeko Komunikazioa
- Garapen iraunkorrerako helburuak
- Feminismoa / Genero Ekitatea
- Balio solidarioetan oinarritutako hezkuntza
- Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)
- Prestakuntza
- Unitate didaktikoa
- Liburua / Aldizkaria
- 16tik 18 urtera
- 18tik gorakoentzat
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
- Frantsesa
- árabe
- Doakoa: