Osasuna ez da joko bat. Hala ere, zoriak badu zer esan handia zenbat urte biziko garen determinatzean. Izan ere, bizi garen auzoa edo tokia eta, azken batean, jaiotzeko edo bizitzeko egokitu zaigun posta-kodeak gure bizi-itxaropena baldintzatzen du. Hainbat faktore dira horren arrazoia, hala nola hezkuntza, ogibidea, diru-sarrerak, aisia-eredua, kutsadura-maila, eta elikadura; horiek guztiak dira gure bizi-itxaropena –neurri batean, behintzat– definitzen dituzten determinatzaile sozialak. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aitortzen duenez, elementu horiek guztiek badute zuzeneko inpaktu bat pertsonen osasunean.
Vitoria-Gasteiz gure hirian ere fenomeno hori gertatzen da? Hala ote den jakiteko, medicumundi Arabaren ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu; gainera, osasuneko profesional-talde oso berezi bat izango dugu gurekin, Espainiako Gobernuaren 6/2012 Lege Dekretua salatuko duena, de facto osasunerako eskubidearen unibertsaltasuna ezeztatzen baitu, egoera irregularrean dauden atzerritarrak osasun-sistematik baztertzean.
Horrez gain, aukera eskaintzen dizugu Osasunaren Erruleta jokoan parte hartzeko, Euskadin nahiz munduan dauden osasun-desparekotasunak sakonago aztertzeko, www.laruletadelasalud.org webgunearen bidez. Jokatu eta ezagutu gure bizi-itxaropena markatzen duen zorizko elementua!
Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak
Gure gizartean eta nazioartean osasunerako sarbidean dauden desberdintasunei buruz sentsibilizatu eta osasuna baldintzatzen duten faktoreak ezagutu.
Xehetasunak
- Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
- 2024
- Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
-
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
- Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
- BAI
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak
Internet
Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak
Irakasleak
Lantzen diren gai nagusiak