Indarkeria kontsumitzen dugu? Dossierra

Indarkeria kontsumitzen dugu? Galdera markoa da SETEM Hego Haizea 2015etik lanean dabilena, ekoizpen eta kontsumo eredu konbentzionalaren eta indarkeria matxisten arteko lotura aztertzeko. Urte hauetan, kontsumoan indarkeriarik ba ote dagoen ikertzeko hiru fase egin dira. Eta aurkitzen dugun erantzuna da indarkeria horiek existitzeaz gain, ikusezin bihurtu direla gure gizartearen zati handienarentzat, eta normaltzat barneratu eta hartu ere egin direla. Dossier honek SETEM Hego Haizeak indarkeria matxistei eta kontsumoari buruz sortutako baliabide guztiak biltzen ditu (ikerketak, docuweb, dokumentalak, gida pedagogikoak, erakusketa).

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Dossier hau hezkuntza formalean zein ez-formalean lan egiten duen eta indarkeria matxisten eta kontsumoaren gaia jorratu nahi duen edozein kolektibori zuzenduta dago (erakundeak, eskolak, GGKEak, kolektiboak, elkarteak). Bertan, SETEM Hego Haizean gaiaren inguruan landu ditugun material ezberdinak biltzen dira, baita tailerrak, dokuforumak edo erakusketa egiteko aukerak ere. Horren helburua da indarkeria matxisten eta kontsumo kapitalistaren arteko harremanari buruzko hausnarketa kolektiboa zabaltzea, gizartean indarkeriarik gabeko kontsumo kritiko, errespetagarri eta eraldatzailea sustatzeko.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2024
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
BAI
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Depende de lo que se quiera utilizar (documental, taller, exposición...)

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Irakasleak / Guraso-elkarteak / Instituzioak / colectivos, ongds, asociaciones...que quieran abordar esta temática


Lantzen diren gai nagusiak


kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.