Proyecto Afrika bizia zor, zor bizia

Hezkuntza formalerako ESHko proiektua, “AFRIKA BIZIA ZOR, ZOR BIZIA. ERREKURTSO NATURALEN ESPOLIAZIOAREN ERAGINA” izeneko kanpainari lotua. Proiektua hezkuntza-material hauez osatzen da:

1) Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako gida didaktikoak, izenburu honekin: “Saharaz hegoaldeko Afrika: gure kontsumorako funtsezko kontinentea, saihestu ezin den erantzukizuna”

2) Ikerketa: "Baliabide naturalen ustiapena Afrikan: erauzketa-industria. Erantzukizunari, eraginei eta aukerei buruzko ikerketa”

3) “Afrika bizi zor, zor bizia” kanpainaren jarrera politikoari buruzko agiria.

4) Erakusketa didaktikoak: “Baliabide naturalen espoliazioa Saharaz hegoaldeko Afrikan” eta “Pobreziaren feminizazioa Saharaz hegoaldeko Afrikan”.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Proiektu honen bidez Saharaz hegoaldeko Afrikan baliabide naturalak nola espoliatu diren ezagutarazi nahi da, eta horrek gizartean (genero-ikuspuntutik, pobreziaren feminizazioa nabarmenduz) zein ingurumenean izan dituen eraginak, bai eta gatazka armatuekin duen lotura ere; era berean, indarkeriarik gabeko jarrera aktibotik zer erronka sortu diren azaltzen du. Gainera, “gatazkan dauden mineral eta hidrokarburoen” testuinguru horretan, aldaketaren aldeko ekintzak sustatu nahi dira kontsumo kontziente eta eraldatzailearen paradigmatik abiatuta.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2015
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
BAI
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Taldean lan egiteko espazioa, gela, ordenagailu eramangarria eta kanoia, arbela, kartoi meheak, errotulagailuak…

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Irakasleak


Lantzen diren gai nagusiak

  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
  • Kontsumo arduratsua/bidezko merkataritza

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Unitate didaktikoa
    • Erakusketa / bisita gidatuak

    Gomendatutako adina

    • 3tik 6 urtera
    • 6tik 12 urtera
    • 12tik 16 urtera
    • 16tik 18 urtera

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa:

    ERABILGARRITASUNA

    https://www.taufundazioa.org/es/documentos#document_talleres

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.