Gandiolen gutiziak

Gandiolen gutiziak. “Hahatay son risas de Gandiol” erakundearen proiektu honen helburua da Gandiol herriko emakumeen sukaldaritzako errezetak bildu eta transmititzea, haien tradizioak eta ezagutzak eta tokiko elikagai nutritiboak ere balioan jarriz. KCD GGKE erakundearekin elkarlanean egindako proiektua da, Bilboko Udalak finantzatua.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Jende guztiarentzat da. Familiaren elikadura egokia emakumeen kezka da, tradizioz emakumeei dagozkielako sukaldaritza, elikagaien erosketa eta familiaren ongizatea. Horregatik, proiektuaren markoan pentsatu da emakume helduen parte-hartzea motibatzea, beren genero-interes praktikoei erantzuten dien jarduera baten bidez: sukaldeko errezetak bildu eta transmititzea. Baina horrez gain, tresna hori lagungarria izango da emakumeen interes estrategikoak, kulturen arteko bizikidetza eta Gandiol herriko lagunen ahalduntze kolektiboa lantzeko, bertako ezagutza tradizionalak eta elikagaien dibertsifikazioa balioan jartzen eta sistematizatzen lagunduko baitu.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2019
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak


Lantzen diren gai nagusiak


kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.