Hizkuntza indigenak Ama Lurra zaintzen

“Hizkuntza gutxituak Ama Lurra zaintzen” erakusketa Garabidek eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ekoitzi zuten 2021ean. Erakusketa 16 panelek osatzen dute: horietatik hiruk lankidetza linguistikoa zer den azaltzen dute eta hizkuntzen kokapen geografikoaren mapa erakusten dute; 11 hizkuntza gutxituei dagozkie (panel bat hizkuntza bakoitzeko); 1 Euskal Herriko egoerari; eta 1 ekologia indigenari eta naturari.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Erakusketak hizkuntza gutxituetako herrien kontakizunak biltzen ditu, komunitate horien kosmobisioarekin lotura daukatenak kasurik gehienetan. Ipuin nagusia, Brasilgo Acre eskualdeko Huni Kui komunitateko kontakizun bat da, beste guztiak biltzen dituena, “Kolibriaren mitoa” izenekoa.

Tresna egokia da munduko beste hizkuntza gutxitu batzuen egoerari buruzko sentsibilizazioa eta gogoeta egiteko. Gainera, bisita gidatuak egin daitezke.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2021
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak


Lantzen diren gai nagusiak

  • Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)
  • Kulturartekotasuna
  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Garapen iraunkorrerako helburuak

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Erakusketa / bisita gidatuak
    • Unitate didaktikoa

    Gomendatutako adina

    • 6tik 12 urtera
    • 16tik 18 urtera
    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Maileguan:

    ERABILGARRITASUNA

    https://www.garabide.eus/euskara/proiektuak/hizkuntza-indigenak-ama-lurra-zaintzen

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.