UNIBERTSITATEA-GIZARTEA HARREMAN BERRIAK “ERAIKITZEKO” ESKULIBURUA. Argitalpen hau eraikuntza-prozesu kolektibo baten emaitza da. Haren helburua zen unibertsitatea-gizartea hartu-emanak aztertzea ikuspuntu kritiko batetik; horrez gain, gogoeta egiteko gonbitea ere bada, aztertzeko ea zein diren unibertsitate-eredu eraldatzaile eta kritiko bat garatzea galarazten duten kausa estrukturalak eta haien konponbideak. Galdera-gida bat ere eskaintzen du, unibertsitatearen eta gizarte-erakundeen arteko lotura-prozesuak ebaluatzeko.