Gizartea eraldatzeko finantza-hezkuntza etikoa eta kritikoa

Finantzaz haratagok eta Steilas sindikatuak 2021ean egindako eskuliburua. Besteak beste, finantza etikoak, trukea, denbora-bankuak, ekonomia feminista, desberdintasuna, gizarte-txanponak, etxegabetzeak, diruaren balioa eta bidezko trukea jorratzen ditu.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Unitate didaktiko hau Lehen Hezkuntzako 5.-6. mailatik Batxilergora arteko ikasleentzat egina dago, eta STEILAS eta Finantzaz Haratago eragileen elkarlanari esker sortu da.

Haren bidez, sistema ekonomikoaren inguruko ikuspegi kritiko bat eskaini nahi da, eta bizitza erdigunean jartzen duten beste antolaketa era batzuk aurkeztu nahi dira. Unitate didaktiko honetan, ikasleek eta irakasleek gaiak aztertzeko era ezberdin bat topatuko dute, ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik, balioa emateko pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen eta gutxi batzuen onura helburutzat ez duen ekonomia bat sustatzeak duen garrantziari.

Unitate didaktikoak ikasleari lagundu egingo dio beste errealitate batzuk pentsatzeko eta ezagutzeko bidean, bultzatu egingo du zalantzak eta jakin mina izatera, eta lagundu egingo dio justifikatzen, argudiatzen eta aztertzen, haren autonomia sustatuz eta errealitatea beste ikuspegi batetik erakutsiz. Azken finean, lan horrek pentsamendu kritikoa sustatuko du.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2021
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
BAI
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Jarduerak egiten ikasleei lagunduko dieten irakasleak.


Lantzen diren gai nagusiak

  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Kulturartekotasuna
  • Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
  • Feminismoa / Genero Ekitatea
  • Balio solidarioetan oinarritutako hezkuntza
  • Gizarte-ekonomia eta ekonomia solidarioa
  • Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)
  • Kontsumo arduratsua/bidezko merkataritza

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Unitate didaktikoa

    Gomendatutako adina

    • 12tik 16 urtera
    • 16tik 18 urtera
    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa: 0€ (Creative Commons)

    ERABILGARRITASUNA

    https://redefes.org/eu/info-baliabideak/hezkuntza-finantzario-kritiko-eta-etikoa-gizartea-eraldatzeko/

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.