Argazki erakusketa: Finantza Etikoen koloreak

Finantzaz Haratago sareko kideok argi dugu beste mundu bat posible dela. Ez diogu esatearren soilik; hori hala dela frogatzen duten hamaika ekimen ezagutzen ditugu.

Horregatik, ‘Finantza Etikoen koloreak’ argazki erakusketa sortu dugu, geure saretik haratago ekimen horiek ezagutarazteko. El Salvador, Nikaragua eta Euskal Herriko alternatibak ezagutuko ditugu, Aitor Lopez de Audikana argazkilariaren lanari esker.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Heziketa Zikloak, Unibertsitatea. Badakigu banketxe konbentzionalen presentzia oso nabarmen eta aktiboa dela, eta zaila dela kapitalismoa ez den bestelako sistema bat irudikatzea. Erakusketa honek ikuspegi kritikoa sortuko duela espero dugu, elkarrekin gizarte sozialago eta jasangarriagoak sortzeko.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2020
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Erakusketetarako espazioa. Es una exposición modular así que si no hay espacio no habría por qué ponerla entera ya que es muy grande, sino algunas fotos por tema, o se puede poner de diversas formas que reduzca espacios.

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Irakasleak aurkezpena dagoenean laguntzeko eskoletan. GGKEkoak aurkezpena egiteko.


Lantzen diren gai nagusiak

  • Elikadura-subirautza eta nekazaritzako elikagaien sistemak
  • Garapen iraunkorrerako helburuak
  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Kulturartekotasuna
  • Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
  • Feminismoa / Genero Ekitatea
  • Balio solidarioetan oinarritutako hezkuntza
  • Gizarte-ekonomia eta ekonomia solidarioa
  • Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)
  • Kontsumo arduratsua/bidezko merkataritza

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Erakusketa / bisita gidatuak
    • Webgunea
    • Liburua / Aldizkaria

    Gomendatutako adina

    • 6tik 12 urtera
    • 16tik 18 urtera
    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa: 0€ (Creative Commons)

    ERABILGARRITASUNA

    https://finantzazharatago.org/wp-content/uploads/Finantza-etikoen-erakusketaren-eskuorria-EUS-azalarekin.pdf

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.