Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Finantza etikoak ikasgelan lantzen

Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Finantza etikoak ikasgelan lantzen

Liburuxka honek EHUko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterreko ikasleen lau unitate didaktiko biltzen ditu. 2019-2020ko ikasturtean, Finantzaz Haratago sarearekin lankidetzan aritu ziren ikasle hauek lau unitate didaktiko horien diseinua egiten. Prozesu horretan, finantza etikoak eta Garapen Iraunkorreko Helburuak barneratu zituzten derrigorrezko hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako hainbat irakasgaietan.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Lau unitateek Garapen Iraunkorreko Helburuak eta Finantza Etikoak lantzen dituzte, bakoitza esparru desberdin batean:

  • DBHko Ekintzailetza eta Enpresa Jardueren Hastapena irakasgaia
  • Batxilergoko Ekonomia irakasgaia
  • Lanbide Heziketako Merkataritza jardueretako erdi mailako teknikaria
  • Lanbide Heziketako Administrazio eta finantzako goi mailako teknikaria

Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2020
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Interneta, proiektorea, talde lana.

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Irakasleak, erakundeak.


Lantzen diren gai nagusiak


kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.