Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak
Gidak dakarren heziketa-proposamenaren helburuetako bat gazteak lider bihur daitezen eta beren agenda politikoa bideratu dezaten sustatzea da, baita bide horretan laguntzea ere. Ez alferrik, gazteak funtsezko eragile dira indarkeria matxistak eraldatzeko. Hori dela eta, gidaren azken xedea zera da, gazteek, beren kabuz eta beren interes eta premiei jarraikiz, indarkeria matxistak eta horien kausak identifikatzea (eremu pertsonalean, bakoitzaren inguruan, eta munduan), eta sentsibilizatu, mobilizatu eta politikan eragina izateko tresnak eta estrategiak diseinatzea.
Xehetasunak
- Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
- 2019
- Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
- HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
- Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
- BAI
Ez dago ezinbesteko beharrik. Gomendagarria da proiektorea eta Interneteko konexioa izatea.
Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrakIrakasleak edo gazte-taldearen ohiko hezitzaileak inplikatzea beharrezkoa da, harik eta lidergoa bere gain hartzen duen gazte-talde motor bat eratzen den arte.
Lantzen diren gai nagusiak
- Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)
- Sexu- eta ugalketa-eskubideak
- Feminismoa / Genero Ekitatea
- Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
- Garapen iraunkorrerako helburuak
- Gatazken ebazpena
- Ikus-entzunezkoa
- Jolasa / Dinamikak
- Lantegia(k)
- Unitate didaktikoa
- Prestakuntza
- 12tik 16 urtera
- 16tik 18 urtera
- 18tik gorakoentzat
- Gaztelania
- Euskara
- Doakoa: (Creative Commons)