Parte hartzeko ingurumen-gobernantza Boliviako Valles Cruceñosen

Parte hartzeko ingurumen-gobernantza Boliviako Valles Cruceñosen

Heziketa-baliabide honen helburua kontzientzia kritikoa sustatzea da, ingurumen-kudeaketaren eta pobreziaren arteko lotura dela medio. Materiala launa orrialdeko bi koadernok eta 4 minutu inguruko bi bideok osatzen dute. Haietan, Boliviako Valles Cruceñoseko herritarrek zer ahulgune eta zer indargune dituzten azaltzen da. Halaber, ezarri diren lan-estrategien berri ere ematen da, herritarren bizi-baldintzak hobetzeko lagungarri izango den parte hartzeko ingurumen-gobernantza bultzatze aldera. Material horiek honako proiektu honen material hezigarrien bildumakoak dira: Gizarte-eraldaketa Gipuzkoan, ingurumen-kudeaketarekin, urarekin eta saneamenduarekin lotutako esperientzien bidez, pobreziaren aurkako borrokan.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Kasu jakin bat aztertzeko metodoari jarraitzen zaionez gero, garapenerako lankidetzako proiektu bat erabiltzen da benetako kasu moduan. Nekazari diren zenbait familiaren indarguneak eta ahulguneak azaltzen dira, garapenaren hiru eremuetan: ekonomia, gizartea, eta ingurumena. Helburua ikasleek taldetan lan egitea da, eta, era horretan, identifikatu diren arazoren bati irtenbide bat bilatzea edo egoera hobetzea, ingurumen-iraunkortasunaren ikuspegia erabiliz.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2019
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Internet, ordenagailua, edo tableta, baita kanoia, orriak eta boligrafoak ere. Ikasleek taldetan lan egiteko moduko ikasgela.

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Irakasleak edo hezitzaileak inplikatzea beharrezkoa da.


Lantzen diren gai nagusiak

  • Garapen iraunkorrerako helburuak
  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
  • Balio solidarioetan oinarritutako hezkuntza
  • Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Unitate didaktikoa
    • Erakusketa / bisita gidatuak
    • Lantegia(k)
    • Webgunea
    • Ikus-entzunezkoa

    Gomendatutako adina

    • 16tik 18 urtera
    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa: Zabalketaren webgunean dago, aske erabiltzeko prest.

    ERABILGARRITASUNA

    https://zabalketa.org/eu/proyecto/retos-medioambientales-como-estrategia-de-transformacion-social/

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.