Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak
Materialaren hartzaileak heziketa-lanean ingurumen-ikuspegia txertatu nahi duten pertsona, instituzio edo erakunde guztiak dira. Gidan, jarduerei, tailerrei, kontaktuei, ikus-entzunezko baliabideei eta abarri buruzko informazioa jasotzen da. Hartara, gida eta hiru bideo hezigarriak erabiliz, interesa dutenek ingurumenaren gaineko heziketa txertatu ahalko dute gazteekin egiten duten lanean.
Ideia batzuk:
Materiala hezkuntza formalean eta ez-formalean erabil daiteke, eta, nagusiki, 12 urtetik 16 urtera arteko gazteentzat da. Dena den, 16 urtetik gorakoek ere erabil dezakete, gure iritziz.
Sentsibilizatzea, kontzientziatzea, jarrerak eta jokabideak aldatzea.
Erantzukizuna, partaidetza eta konpromisoa sustatzea.
Xehetasunak
- Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
- 2020
- Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
- HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
- Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
- BAI
batetik, telebista, ordenagailua edo proiektorea behar dira, bideoak ikusteko, eta, bestetik, jarduerak eta tailerrak egiteko beharrezkoa dena. Gidan azaldu da zehatz-mehatz zer behar den bakoitzerako.
Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrakIrakasleak edo hezitzaileak inplikatzea beharrezkoa da jarduerak eta tailerrak ongi egiteko.
Lantzen diren gai nagusiak
- Elikadura-subirautza eta nekazaritzako elikagaien sistemak
- Garapen iraunkorrerako helburuak
- Ingurumena eta iraunkortasuna
- Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
- Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)
- Kontsumo arduratsua/bidezko merkataritza
- Lantegia(k)
- Jolasa / Dinamikak
- Webgunea
- Ikus-entzunezkoa
- 12tik 16 urtera
- 16tik 18 urtera
- 18tik gorakoentzat
- Gaztelania
- Euskara
- Doakoa: (Creative Commons)