Erronketan oinarritutako Lankidetza-Ikaskuntzari buruzko gida

Gida hau erronka diseinua esku-hartze motan ardazten da. Gureak oso baliabide soila, laburra eta praktikoa izateko asmoa du: Mugarik gabeko Ekonomilariok alor honetan dugun eskarmentutik abiatuta, helburua da LHko irakasleei eta LHn lan egiteko asmoa duten ikasleekin aritzen diren unibertsitate-irakasleei orientaziolerro gutxi batzuk eskaintzea ikasgelan Ekonomia Sozial eta Solidarioa landu dezaten.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

  • Zenbait modulu lankidetza-ikaskuntzaren metodologia eta proiektu eta/edo problemetan oinarritutakoarena erabiliz lantzea.
  • Gaur egungo ekonomia-sistema neoliberalaren oinarri eta ondorioez jabetzea.
  • Enpresen martxa konparatzea eta gizartean nahiz ingurumenean zer-nolako inpaktua duten aztertzea.
  • Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioak identifikatzea.
  • Erronka sozialak identifikatzen jakitea eta haiei aurre egiteko bide positiboak zehaztea.

Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2019
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Interneta, proiektorea, talde lana

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Irakasleak


Lantzen diren gai nagusiak


kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.