Bidai Koadernoa II: Palestinar eta Euskal emakumeen arteko topaketak Euskadin

Bidai Koadernoa II: Palestinar eta Euskal emakumeen arteko topaketak Euskadin

2012. urtetik, UNRWA Euskadik Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen arteko Elkartasun Sarea eratu du. Elkartruke bidaia batean parte hartu duten hiru erakunde palestinarren elkarrizketak, topaketak, testigantzak eta esperientziak biltzen ditu argitalpen honek. Bidaia Palestinako lurralde okupatuan hasten da, aipatutako Palestinako 3 erakundeek eguneroko lana betetzen duten lekuan, alegia. Ondoren, bidaiak Euskadiko hainbat herrietan jarraitu zuen, eta bisitan etorritako emakume palestinarrek eta bisita jaso zuten euskal emakumeek topaketetan sororitateari lotuta landutako ikaskuntzekin amaitu zen.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Mundu osoko erakundeen arteko harremanak eta ezagutzak elkarri trukatzeko aukera ematea, eta, horretarako, topaketa-guneak sortzea, horizontaltasunetik eta sinergiak bilatuz.

Palestinako lurralde okupatuan (plo) emakumeen egoerari buruzko ikuspegi etnentrikoak gainditzen laguntzea, erakunde feministek eta emakume palestinarrek garatutako estrategietatik ikasiz.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2018
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak


Lantzen diren gai nagusiak


kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.