Ikusezinean bidaiatzen

Web-orrian, “Ikusezinean bidaiatzen” prozesuari buruzko informazioa dago eskuragarri. Genero-berdintasunaren alde erakundeak aldatzeko prozesuak jorratzen ditu. Bertan, ikus-entzunezko materialak, material bibliografikoak eta tresna praktikoak topatuko dituzue, gure eguneroko jardueretan (politikak, egiturak eta kultura) prozesu eraldatzaileak sortzeko, antolakunde edo erakundeak, oro har, berdinzaleagoak eta feministagoak izan daitezen.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Genero-ikuspegia txertatzeko lanean ari diren erakundeetan lantzeko prestatu da material hau, erabilgarria izango baitute, ikuspegi horretan sakondu nahi izanez gero. Erakundeetako langileentzat da, eta prozesuak epe ertainera eta luzera begira bideratu behar dira.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2018
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Funtsean, erakundearen denbora eta inplikazioa behar dira. Web-orrian proposatzen den tresna bakoitzean metodologia argitzen da. Tresna guztiak eta bidaiaren gida PDF formatuan deskarga daitezke, erakunde bakoitzaren errealitatera egokitu ahal izateko.

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Es importante la implicación de todas las personas de la organización.


Lantzen diren gai nagusiak

  • Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)
  • Sexu- eta ugalketa-eskubideak
  • Feminismoa / Genero Ekitatea

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Ikus-entzunezkoa
    • Webgunea

    Gomendatutako adina

    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa:

    ERABILGARRITASUNA

    https://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.