Nik hezkuntzaren aldeko botoa ematen dut, eta zuk?

Azken urteotan, hezkuntza nazioarteko agendetan egon da, baina elkarrekin lan egiten jarraitu behar dugu. Hori dela eta, nabarmendu nahi dugu hezkuntza oinarrizko giza eskubidea eta gizartearen ondasuna dela. Kalitateko hezkuntzaren bitartez, pertsonek ezagutza kritikoa eskuratzen dute, bai eta gaitasunak eta trebeziak ere, tokian-tokian eta mundu mailan sortzen diren arazoak planteatzeko, kontzeptualizatzeko eta bideratzeko. Gainera, gizartearen garapen jasangarri eta demokratikorako lagungarria da oso.

Proposamen didaktiko hauek baliatuz, ikasleek denontzako hezkuntza lortzeko zer erronka geratzen diren jakitea nahi genuke, bai eta jabetzea ere hezkuntza zeinen garrantzitsua den mundua berdinzalea izan dadin eta bertan bakoitzak dagokion erronka-zatia bere gain har dezan.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Denontzako hezkuntza lantzen duten ikastetxeetako edo erakunde sozialetako ikasleentzat dira unitate didaktikoak. Pertsona guztientzat beharrezkoak diren zeharkako gaitasun giltzarri jakin batzuk lantzeko prestatu da proposamen didaktiko hau; edonola ere, gaitasun horiek egokitu egin dira hezkuntza-maila eta adin bakoitzera. Gaitasun giltzarri horien bitartez, mekanismoak eta tresnak gara daitezke egungo munduko erronka konplexuei aurre egiteko eta oraingoa baino jasangarriagoa izango den etorkizun baterantz era eraikitzailean aurrera egiteko. Hauek dira gaitasunak: hizkuntza-gaitasunak, gizarterako eta herritartasunerako gaitasunak, gaitasun kognitiboak, aurrea hartzeko gaitasunak, gaitasun estrategikoak, lankidetzarako gaitasunak, gaitasun kritikoak, autonomia eta ekimen pertsonalerako gaitasunak, eta arazoak era integratuan bideratzeko gaitasunak.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2015
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Unitate bakoitzean, jarduera egiteko zer material behar diren zehazten da materialen atalean.

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Material honetan, irakasleek edo begiraleek bideratu behar dituzte jarduerak.


Lantzen diren gai nagusiak

  • Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)
  • Balio solidarioetan oinarritutako hezkuntza
  • Garapen iraunkorrerako helburuak

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Jolasa / Dinamikak
    • Unitate didaktikoa

    Gomendatutako adina

    • 3tik 6 urtera
    • 6tik 12 urtera
    • 12tik 16 urtera
    • 16tik 18 urtera
    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara
    • Ingelesa

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa:

    ERABILGARRITASUNA

    https://cme-espana.org/media/materiales-anos-anteriores/esp/2015.zip

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.