Bizimodu Jasangarrietarako Herri Auzitegia

Bizimodu Jasangarrietarako Herri Auzitegia 2018ko otsailaren 23an eta 24an izan zen Bilbon. Hain zuzen ere, hainbat kolektiboren sare-lanaren emaitza izan zen: GGKEak, sindikatuak, mugimendu sozialak… Horren bitartez, mundu osoan bizimodu jasangarrirako eskubidearekin lotutako giza eskubideen urraketak zigorrik jaso gabe geratzen direla erakutsi eta salatu zen. Euskal Herriko, Espainiako estatuko, Mendebaldeko Saharako, El Salvadorreko, Argentinako eta Mexikoko lekukotasunak aurkeztu ziren.

Argitalpen honetan, adituen eta fiskalen txostenak, aurkeztutako kasuen laburpenak eta epaimahaiaren ebazpenak bildu dira.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Material horretan interesa duen pertsona ororentzat. Materialaren bidez:

  • eskubideen urraketak salatzen dira;
  • elkartasuna adierazten zaie erresistentziako eta protesta sozialeko prozesuei; eta
  • erreparazio sinbolikorako eta sendatzeko bidea jorratzen da.

Espero dugu baliagarria izatea, bai auzitegiak salatzeko, bai eskubide-urraketen kasu horiek oroituak izateko, eta bai munduan bizitzaren alde egin diren erresistentziako eta protesta sozialeko prozesuei elkartasuna adierazteko. Halaber, espero dugu erreparazio sinbolikoa eta sendagarria ere izatea giza eskubideen urraketak jasan dituztenentzat.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2019
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak


Lantzen diren gai nagusiak

  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
  • Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Liburua / Aldizkaria

    Gomendatutako adina

    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa:

    ERABILGARRITASUNA

    GGKEari materiala eskatu

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.