Dokumentu hau Bizilur, Etxalde eta EHNE-Bizkaia erakundeen arteko elkarlanaren eta aliantzaren emaitza da, eta helburua du elikadura-burujabetza indartzeko zenbait gako ematea, bai eta Euskal Herriko udalerrien ahalmenak sendotzea ere, elikadura-burujabetza tokian tokiko politika publikoetan susta dezaten.
Horrenbestez, gogoeta eta ekintza politikorako tresna bihurtzea da proposamen horren abiapuntua; alegia, tresna teoriko eta praktiko bat izatea, gaur egun indarrean dauden bizi-ereduei buruzko eztabaidetan kritiko aritzeko. Horren harira, hiru apustu egiten dira: batetik, elikadura-burujabetzaren ikuspegi alternatiboa hartzea, bai abiapuntutzat eta bai errealitateari begiratzeko ikuspegitzat; bestetik, politika publikoak tresna estrategikotzat hartzea, espazioak eta proposamenak bereganatzeko; eta bestetik, ikaskuntza partekatuaren aldeko apustua egitea, ezarritako helburuak lortzeko bidean era kolektiboan aurrera egiteko.
Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak
Euskal Herriko udalerrietako arduradun politiko eta teknikoentzat da, eta elikadura-burujabetza eta lotutako beste burujabetza-mota batzuk sustatze aldera proposamen zehatzak gauzatu nahi dituzten erakunde sozialentzat ere bai.
Xehetasunak
- Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
- 2015
- Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
-
HEZKUNTZA EZ-FORMALA
- Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
- EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak
Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak
Lantzen diren gai nagusiak