Bide Berriak: elikadura-burujabetza Euskal Herrian

Dokumentalean, Euskal Herrian elikadura-burujabetzaren utopia errealitate bilakatu duten hainbat esperientzia erakusten dira, protagonistei hitza emanda; baserritarrei, alegia. Dokumentalak 52 minutu irauten du.

Ba al dakigu zer jaten dugun? Ba al dakigu nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen?...

Ba al dakigu elikagai osasungarriak, kultura aldetik egokiak eta era jasangarrian ekoitzitakoak eskuratzeko eskubidea dugula? Elikadura, izan ere, ekoiztea eta kontsumitzea baino askoz gehiago da; antolatzeko eta harremanak izateko modu berri bat da, bidezkoagoa, eta, hartan, beste zentzu bat dute pertsonek, duintasunak eta elkartasunak.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Helburua, batetik, egungo nekazaritzako elikagai-sistemari buruz gogoeta eragitea da, baita sistema horrek Hegoalde globaleko herrialdeetan –eta bereziki Euskal Herrian– dituen eraginei buruz ere; eta bestetik, ikusgai egin nahi dira Euskal Herriko beste eredu alternatibo batzuk, elikadura-burujabetzan oinarrituak.

Pertsona guztientzat da. Proiekzio kolektiboak antolatzea gomendatzen da. Hala, ondoren, eztabaida antola daiteke inguruko baserritarrekin, gertuen dauden alternatibak agerian jartzeko.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2014
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Internet eta ordenagailu bat.

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Dokumentala banaka ikus daiteke, baina proiekzio kolektiboak antolatzea eta gogoeta sustatzea gomendatzen da.


Lantzen diren gai nagusiak

  • Elikadura-subirautza eta nekazaritzako elikagaien sistemak
  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Kontsumo arduratsua/bidezko merkataritza

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Webgunea
    • Ikus-entzunezkoa

    Gomendatutako adina


    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa:

    ERABILGARRITASUNA

    http://bideberriak.eus/portfolio/dokumentala-bide-berriak/

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.