Elikadura-sistemak: gure osasunean eta planetan dituzten ondorioak. Elikadura burujabetzan oinarritutako proiektu bidezko lana. 3. DBHrako curriculum-exenplifikazioa.

Elikadura-sistemak: gure osasunean eta planetan dituzten ondorioak. Elikadura burujabetzan oinarritutako proiektu bidezko lana. 3. DBHrako curriculum-exenplifikazioa.

Curriculum-exenplifikazio honen bitartez Bigarren Hezkuntzako irakaslei hainbat iradokizun eman nahi diegu, zeharkako eta diziplinarteko ikuspegi batetik. Dokumentuak honako hau frogatu nahi du: posible da, Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa (POI) metodologiaren bitartez, gai jakin baten inguruan, hain zuzen, genero-ikuspegidun elikadura burujabetzaren inguruan irakasgai desberdinen artean koordinatutako diziplinarteko lan bat antolatzea.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Exenplifikazio hau lan-eredu posible bat da. Hori irakasleek erabakiak hartzeko eta lan-ildo desberdinak irekitzeko behar adina irekia da baina eredua artikulatzen duten zenbait elementu zentral ditu. Hala, 3. DBHko lehen hiruhilekoan garatzeko proposamena da, diziplinarteko izaera duena (Biologia eta Geologia, Gorputz Hezkuntza, Gaztelania eta Literatura eta Geografia eta Historia; bai noski, beste irakasgai batzuek ere parte hartzeko aukera badute). Proposamenaren ardatz tematikoa, bada, elikaduraren arazoa da eta Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa du lan-metodologia.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2019
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak


Lantzen diren gai nagusiak

  • Kontsumo arduratsua/bidezko merkataritza
  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Elikadura-subirautza eta nekazaritzako elikagaien sistemak

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Unitate didaktikoa

    Gomendatutako adina

    • 12tik 16 urtera

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara
    • Catalán

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa:

    ERABILGARRITASUNA

    http://publicaciones.hegoa.ehu.es/es/publications/411

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.