Begirada kontzienteak (Erakusketa)

Aberastutako herrialdeek txirotutako herrialdeetako bidegabekeria- eta diskriminazio-egoerekiko duten ERANTZUKIDETASUNA erakusten du erakusketa honek. Batetik, Fernando Moleres (World Press Photo) eta Sergi Cámararen argazkien bidez, ikusleak mundu osoko errealitate bidegabeen berri izango du; bestetik, Nora Arraoita Gómezen (“Begirada kontzienteak” lehiaketaren irabazlea) argazkiekin, tokian tokiko ekintzen bidez bidegabekeria horiek nola iraunarazten ditugun ez edo ez ditugun ikusi ahalko dute. Lantzen diren gaiak:

  • ZABOR ELEKTRONIKOA. Aberastutako herrialdeen zaborra.
  • GOSEA ETA ELIKADURA-SUBIRANOTASUNA. “Arazoa ez dira baliabideak, baizik eta horiek nork banatzen eta kudeatzen dituen”.
  • GLOBALIZAZIOA, DESLOKALIZAZIOA. “Moda globalaren trapu zikinak”.
  • GENERO-ARRAZOIENGATIKO BAZTERKERIA. “Emakumeen aurkako askotariko indarkeriak”.
  • HAURREN LAN-ESPLOTAZIOA. “Haurtzaro lapurtuak”.
  • MIGRAZIO-FLUXUAK. “Lekualdatzea eta bizirik irauteko beste toki batean ezartzea”.

“Begirada kontzienteak” erakusketaren ezaugarriak:

FERNANDO MOLERES eta SERGI CÁMARA argazkilariek lagatako argazkiak.

  • 4 argazki multzo bakoitzeko (deslokalizazioaren gaian izan ezik, hor 5 baitira). Guztira, 100 cm zabal eta 70 cm luzeko 25 argazki.
  • 21 x 13 cm-ko 24 argazki-oin.
  • 6 azalpen-panel, multzo bakoitzeko bana, 70 x 50 cm-koak.

2013ko “Begirada kontzienteak” lehiaketako argazkiak

  • 70 x 50 cm-ko 6 argazki.
  • 21 x 13 cm-ko 6 argazki-oin.
  • sarrerako 2 panel, 70 x 100 cm-koak.
  • Erakusketaren kartel nagusia, 70 x 100 cm-koa

Erakusketa instalatzeko beharrezko metro linealak.

34,8 m lineal, gure materialarentzat soilik. Piezen artean 30 cm-ko tartea utzita, 46 m lineal, gutxi gorabehera (erakusketa molda daiteke, material edo argazki batzuk kenduz). Erakusketa osoa edo horren zati bat eska daiteke.

No es necesaria la participación de Calcuta Ondoan, pero es interesante ofrecer una charla formativa a quien vaya a desarrollar las visitas guiadas.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

  • Bazterketa, injustizia eta txirotasunaren kausen, ondorioen eta erantzukizunaren inguruan eztabaida, jarrera kritikoa eta hausnarketa sustatzeko baliabideak eskeini.
  • Sistema sozioekonomikoaren eta politiko-kultural hegemonikoaren arteko loturak aztertu ondorio sozial eta ingurumenareriko.
  • Proiektu fotografikoaren baitan abordatzen diren gaien inguruan generoen arteko harremanekiko begirada kontziente bat eraikitzeko elementuak eskaini.
  • Pertsonak eta bizia erdian birkokatzen dituzten alternatiba lokal eta nazioartekoak balorean jarri, bisibilizatu eta hauen berri eman.

Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2014
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Oinarrizko formatuan, koadroak zintzilikatu ahal izateko sistemak. Formatu osoan (material apaingarriekin, ariketekin, etab.): Idulkiak, 2 TB, erakustokiak, 2 informazio-mahai.

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Irakasleak, monitorxs, educadorxs, familia…


Lantzen diren gai nagusiak

  • Elikadura-subirautza eta nekazaritzako elikagaien sistemak
  • Migrazioa eta babesa
  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
  • Feminismoa / Genero Ekitatea
  • Balio solidarioetan oinarritutako hezkuntza
  • Gizarte-ekonomia eta ekonomia solidarioa
  • Sexu- eta ugalketa-eskubideak
  • Giza Eskubideak (ura, elikadura, lurralde, haur eta nerabeak, memoria historikoa, etb)
  • Kontsumo arduratsua/bidezko merkataritza

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Unitate didaktikoa
    • Erakusketa / bisita gidatuak

    Gomendatutako adina


    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa: Garraioa, muntaketa eta asegurua

    ERABILGARRITASUNA

    https://calcutaondoan.org/project/miradas-conscientes-exposicion/

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.