“Larrialdi klimatikoari aurre egiteko ikasgelak: Feminismo dekolonialetik Orinoquiaren defendatzaileen garapen-ereduaren alternatibak

“Larrialdi klimatikoari aurre egiteko ikasgelak: Feminismo dekolonialetik Orinoquiaren defendatzaileen garapen-ereduaren alternatibak

Gida pedagogiko honek ikasleei (Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Lanbide Heziketara) eta Hezkuntzako Aisialdi Taldeei zuzendutako hainbat jarduera biltzen ditu. Jarduera horiek aukera ematen dute klima-krisiari eta krisi horrek Giza Eskubideetan duen eraginari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko, arreta berezia jarriz emakumeen, eskubideen defendatzaileen eta LGTBIQ+ (lesbiana, gay, bisexual, transgenero, intersexual, queer eta gehiago) populazioaren egoerari.

Jarduerak Design For Change (DFC) metodologiari jarraiki garatzen dira. Ikasleak arazoak identifikatzera, konponbideak irudikatzera eta jardutera bultzatzen dituen hezkuntza-ikuspegia da, ekimena, sormena eta gizarte-konpromisoa sustatuz. 5 faseren bidez egiten du: sentitu; irudikatu; jardun; ebaluatu eta partekatu. Fase horiek gidan proposatutako jardueretan zeharkakoak dira.

Gainera, ikaskuntza indartzeko, Kolb zikloa sartzen da, bost fasez osatua: esperientzia zehatza, behaketa gogoetatsua, kontzeptualizazio abstraktua, esperimentazio aktiboa eta azken ebaluazioa, eta jolasetan oinarritutako ikaskuntzarekin (ABJ) osatzen da, ikasleen parte-hartze aktiboa eta motibatzailea errazten duena.

Tresna horien konbinazioak aukera ematen du problematikak ikertzeko, gogoeta kritikoa egiteko, ideiak sortzeko eta eraldaketa-ekintzekin konprometitzeko, ikaskuntza esanguratsua, parte-hartzailea eta ekintzara bideratua sustatuz, bai ikasgelan, bai aisialdi hezigarriko espazioetan.

Jardueraren eta/edo hezkuntza-baliabidearen hezkuntza-helburuak

Ikasleengan (haurrak, nerabeak eta aisialdi hezitzaileko begiraleak) sentsibilizazioa eta analisi kritikoko gaitasunen garapena sustatzea, gure jokabideek eta ekintzek populazio kalteberenen (haurtzaroa, emakumea eta Amazonia) dituzten ondorioei lotutako kausei buruz. Krisi klimatikoaren aurrean, gure ekintzek dituzten kausen eta ondorioen erantzunkidetasunari buruzko ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratzea eta gogoeta egitea, eta horiek aldatzea. Klima-aldaketari buruzko hezkuntza-prozesuek generoaren eta aniztasunaren ikuspegia txertatzen dutela bermatzea, hezkuntza-komunitateko sektore guztien parte-hartze aktiboa sustatuz.


Xehetasunak

Hezkuntza baliabidearen argitalpen urtea:
2025
Zer esparrutan ezar daiteke proposamen hau?
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ-FORMALA
Beharrezkoa da GGKEak parte hartzea?
EZ
Jarduera gauzatzeko behar diren behar teknikoak eta materialak

Ordenagailua, Proiektorea, Bulego materiala, Internet.

Jarduera gauzatzeko pertsonen inplikazioaren beharrak

Irakasleak


Lantzen diren gai nagusiak

  • Ingurumena eta iraunkortasuna
  • Globalizazioa / Bertakoa-mundukoa lotura
  • Kontsumo arduratsua/bidezko merkataritza

  • Ezaugarriak: material eta jarduera-mota

    • Unitate didaktikoa
    • Erakusketa / bisita gidatuak
    • Lantegia(k)
    • Jolasa / Dinamikak
    • Ikus-entzunezkoa

    Gomendatutako adina

    • 3tik 6 urtera
    • 6tik 12 urtera
    • 12tik 16 urtera
    • 16tik 18 urtera
    • 18tik gorakoentzat

    Baliabidearen hizkuntza

    • Gaztelania
    • Euskara

    ERABILGARRITASUNA

    • Doakoa:

    ERABILGARRITASUNA

    https://amalurramazonia.com/tresnak/gida-pedagogikoa/

kontaiguzu zure esperientzia

Baliabide hau erabili baduzu kontaiguzu zure esperientzia.

Ematen dituzun datu pertsonalei buruzko informazioa.

Arduraduna: Euskadiko GGKEen Koordinakundea – Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean B/1166/88 zenbakiaz erregistratua. Helburua: Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako informazioa bidaltzea. Hartzaileak: Zure datuak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako fitxategietan gordeko dira, ahalik eta diskrezio eta segurtasun handienaz, OVHren zerbitzarietan. OVH da, hain zuzen ere, ongdeuskadi.org webgunearen hosting-hornitzailea EBn. Eskubideak: Zure datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ditzakezu, web@ongdeuskadi.org helbidera idatziz. Informazio osagarria: Legezko ohartarazpena eta Pribatutasun-politika esteketan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza.